Basauri

BIDEOA // Basaurin Be Bagarak abenduko festaren aurrerapen bideoa argitaratu du

basauri_sanfaustos_2012_record

Abenduaren 2an ospatutako Basaurin Be Bagara festak zeresana izaten jarraitzen du. Oraingoan, jai-eguna laburtzen duen bideo bati esker. Eguneko irudiak jasotzeaz gain, antolatzaileei elkarrizketak ere agertzen ditu bideoak.

Basauri Be Bagarako antolatzaileek jendea deitu dute asteazkenean, otsailaren 20ean, arratsaldeko 19:30ean Pozokoetxeko Kultur Etxera gerturatu daitezen bideo osoa proiektatuko baita. Aurrerapen gisa, Ameba Kultur Elkartearen, Bidebieta Irratiaren eta Bidebieta Kulturaren eskutik, hona hemen teaserra.

 

Arriba