Basauri

Korrika 18 gaur helduko da Basaurira, 23:15etan

basauri_korrika_18_argazkia_portada

Korrika 18 hemen da. Gauerdia baino lehen Basaurin izango da Euskal Herriko lasterketarik ospetsuena. Herriz herriz, Andoainen hasi, gaur Basaurin izango dugu eta igandean Baionan bukatu du ibilbidea.

Gaur martxoak 21, 23.15 aldera, Korrika Basaurira helduko da. Lasterketa Urbitik sartuko da, eta ibilbide hau egingo du: Ariz, Benta, Los Burros, Udaletxea eta Nagusia; gero, buelta txiki bat emango du, Agirre Lehendakaritik, Merkatu plazatik eta Social Antzokitik igarota, eta berriz ere jaitsiko da Mojaparteraino; ondoren, Uribarritik, Arizera itzuliko da, Artunduagatik pasatuko da, eta San Migelen amaitu. Hortik Korrikak Arrigorriagarako bidea hartuko du.

Basauriko Udalak euskararen aldeko lasterketa honi lagundu dio. Izan ere, 4.350 euro eman ditu hainbat jardueratarako, besteak beste: joan zen ostiralean (martxoak 15), “Korrika Txiki” zela-eta umeentzat egin ziren jarduerak, eta Pozokoetxeko Kultur Etxean gaur 19:00etan emango den “Pisukideak” antzezlana, “Korrika Kulturala”ren esparruan. Informazio gehiago: www.korrika.org

Arriba