Basauri

Bertso trama Social Antzokian ekainaren 14an, Berriaren alde

Arkaitz Estiballes, Igor Elortza, Miren Amuriza eta Jon Maia izango dira bertsotan. Sarrerak 5 eurotan berrialagunentzat eta 10 eurotan gainerakoentzat. Bideo bat oparituko zaie ikusle guztiei.

Berria egunkariak hamar urte bete ditu eta hainbat ekintza antolatu ditu han eta heme, tartean, Basaurin. Arkaitz Estiballes, Igor Elortza, Miren Amuriza eta Jon Maia izango dira ekainaren 14an, ostiralean, Social Antzokian izango den bertso traman. Tramagilea, Josu Goikoetxea.

Sarrerak 5 eurotan salgai berrialagun harpidedunentzat eta 10 eurotan gainontzekoentzat. Sarrerak salgai egunean bertan Basauriko Social Antzokiko leihatilan, Arrigorriagako Ez dot sinisten kulturgunean eta Galdakaoko Alai tabernan. Halaber, www.berria.info/berriataldea webgunean. Ekitaldia hasi aurretik, antzokiaren sarreran, bideo bana emango zaie bertso trama ikustera datozen ikusleei.

Arriba