Basauri

Basauriko Hitz Gurutzatuen III. Txapelketa ospatuko da azaroaren 9an Eskarabila Txokoan

Lehiaketako txapeldunak txapela jantzi eta sariak jasoko ditu. Bigarren, hirugarren eta laugarren postuetan geratuko direnek ere sariak jasoko dituzte. Txapelketa eta gero, mokadua egongo da.

Bolintxuk eta Enrike Jaio Kultur Elkarteak antolatu dute Hitz Gurutzatuen III. Txapelketa. Euskarabila Txokoan izango da topaketa, azaroaren 9an goizeko 9:30etan. “Jar itzazu hizkiak dantzan” lelopean, euskaldun eta euskara ikasleek euren trebeziak azaldu behar dituzte euskarazko hitz joko eta denbora-pasetan.

Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Bolintxu AEK Euskaltegian, azaroaren 9a arte, eta 5 euroren truke. Informazio gehiago nahi izanez gero, idatzi bolintxu@aek.org posta elektronikora, deitu 944 408 264 telefonora edo euskaltegian bertan galdetu.

 

AZAROAREN 9ko ORDUTEGIA

Goizeko 9:30etatik 10:30ak arte sailkapena burutuko da. Ordu laurden geroago, eta ordu bateko iraupenarekin, finalerdiak jokatuko dira. Finala 12:00etan hasiko da eta 13:00etan bukatuko da. Ondoren, zerbait jateko aukera izango da.

 

Arriba