Basauri

ZOZKETA // Basaurin Be Bagarako komikia, koadroa eta graffitia zozketatzen ditu Euskarabilak

Lau galdera erantzun behar dira zozketan parte hartzeko. Horiek guztiak zuzen erantzuten dutenen artean zozketa egingo da abenduaren 13an. Arte lan guztien erakusteka Euskarabilako egoitzan dago ikusgai.

Basaurin Be Bagara jaian bost artista ezberdinek euren obrak -hala nola, komiki bat, koadro bat eta graffiti bat- zuzenean nola egiten zituzten ikusi ahal izan zen Solobarria plazan. Euskarabila Euskara Elkarkeak igandean lehiaketa bat martxan jarri zuen agertoki bakoitzean egin ziren margolanak zozketatzeko. Horretarako, nahikoa izango da amaieran zehaztu ditugun lau galderak ondo erantzutea. Euskaldunon Elkartetik lehiaketan parte hartzera gonbidatu dute, “artista horien obrak ere badirelako eta merezi dutelako” aldarrikatuz.

Arte lanak Euskarabilaren egoitzan egongo dira ikusgai astelehen, astearte eta asteazken arratsaldetan eta ostegun eta ostiral goizetan. Abenduaren 13a baino lehen lau galderak erantzun eta euskarabila@topagunea.com helbidera edo bulegora helarazi behar dira bakoitzaren izen-abizenekin, emaila eta telefono zenbaki batekin batera.


ERANTZUN BEHARREKO LAU GALDERAK


Zein erakundek zabaldu du lelo hau?
(Mari Asun Bernaola eta Guiomar Rodriguez – Manuela Egiguren)

Zenbatgarren urteurrena ospatu zuen aurtengo maiatzean Txarraska Basauriko Gaztetxeak?
(Ander Varela – Txarraska)

Non dago Euskal Herriaren mapa?
(Rodri Perez)

Nola du izena Pozokoetxe Kultur Etxeak antolatzen duen komik lehiaketak?
(Dani Maiz)

Arriba