Basauri

Olentzero opariz beteta helduko da Basaurira abenduaren 24ean goizez

basauri_olentzero_2011

Gabonaldia programaren barruan, Umeen Gabonetako Parkea, Olentzero eta Errege Magoen desfilea, gabon kantak eta umeentzako antzerkiak izango dira. Horiez gain, skate eskolak, Ekuadorreko sukaldaritza tailerrak eta reggae jaialdia.

Gabonaldia programa abenduaren 13an hasiko da Basaurin eta urtarrilaren 6ra arte iraungo du. Basauriko Udalak, Social Antzokiak, Kultur Etxeek eta Basauri Kirolak antolatu dituzte ekitaldiak, Herriko Taldeak, Sustraiak, Mikelats eta Basauriko Merkatariak udalerriko elkarteen laguntzarekin.

Sustraiak Fundazioak Basaurira ekarriko du Olentzero abenduaren 24an. Goizeko 11:30etatik 13:30etara bitartean, 2013. urtean jaioberri diren umeei harrera egingo die Arizgoitiko plazan, eta 16:30ean kalejira hasiko du herritik zehar. San Migelek ere Olentzero ikusteko aukera izango du eguerdian Hernán Cortés plazan, baita txu txu trenean ibiltzeko ere. Arratsaldeko seietan, plaza berean auzikideek gaztainak jan ahal izango dituzte.

Urte berriari begira, Errege Magoei idatzitako eskutitzak eramango dituzte umeek Arizgoitiko plazara urtarrilaren 3an, 18:00etatik aurrera. Urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 13:00etara Hiru Erregeak Social Antzokian egongo dira eta 18:00etan desfilea hasiko dute.


GABONALDIA BASAURI 2013 – EGUNEZ EGUN

Abenduak 13, ostirala
18:00etan Basozelaiko Gizarte Etxean Potxin eta Patxin pailasoak

Abenduak 14, larunbata
17:30etatik aurrera, Gabonskate-Skate Eskola. Hamabi eta hamasei urte bitarteko gazteek skate eskolak jasoko dituzte. Sarrera doanekoa da. Basauriko Skate Elkarteak (ASB/BSE).

Abenduak 15, igandea
11:00etatik 14:30ak arte, beharrezko elikagaiak batuko dira Mikelatsen lokalean Basauriko Elikagaien Bankura eramateko.

Abenduak 16, astelehena
18:00etan Basozelaiko Gizarte Etxean lau eta hamar urte bitarteko umeek ipuin-kontaketaz disfrutatzeko aukera izango dute. Mozorro-festa ere izango da.

Abenduak 17, asteartea
17:30etatik aurrera, Solobarria plazatik Basauriko Musika Eskolak herriko kaleak alaituko ditu gabon kantekin. Geldialdiak egongo dira Bentan, Arizgoitin eta Musika Eskolan.

Abenduak 18, asteazkena
18:00etan, Basozelaiko Gizarte Etxean familiarteko esperientzia sortzaileen tailerra. Izen ematea beharrezkoa izango da Gizarte Etxean bertan.
B
asauri Kirolak kirol ekintza ezberdinak antolatu ditu Artunduaga eta Urbiko Kiroldegietan urtarrilaren 4ra arte.

Abenduak 19, osteguna
19:30etatik aurrera, Basauriko Merkatarien Elkarteak San Migelgo kaleak alaituko ditu koral kantuekin.

Abenduak 20, ostirala
17:00etatik 19:00etara Basauriko ludoteka guztien jaia Social Antzokian.
17:30etan, Ekuadorreko jakien tailerra. Izen ematea abenduaren 15a baino lehen egin behar izango da, eta bost euro ordaindu.
11:00etan, Umeen Gabonetako Parkearen irekiera.

Abenduak 22, igandea
18:00etan Pep Pou konpainiaren “Clinck” antzezlana Social Antzokian.

Abenduak 23, astelehena
Urtarrilaren 3ra arte Gabonetako ludotekak 11:00etatik 12:30ak arte.

Abenduak 26, osteguna
18:00etan “Arkakusoen zirkua. Txirrimurri eta Moritoston zirkoan” antzezlana San Migelgo frontoian.

Abenduak 28, larunbata
“Cenicienta: el musical” Social Antzokian. 12:30etan lehenego emanaldia eta 18:00retan bigarrena.
20:30etan, “Roots Parkea Vol. 4” reggae festivala. Sarrera: 7 euro.

Abenduak 29, igandea
19:30etatik aurrera, kantaldiak Galizia eta Kareaga Goikoa kale inguruetan, Basauriko Merkatarien Elkartearen eskutik.

Abenduak 30, astelehena
18:00etan Disko Festa San Migelen.
19:30etan Txokolatada San Migelen.

Urtarrilak 2, osteguna
11:00etatik 14:00ak arte puztgarriak San Migelen.
17:00etatik 19:00etara Mini Golf-a San Migelen.

Urtarrilak 3, ostirala
19:30etatik aurrera, gabon kantak Madril kaletik San Isidro plazaraino, Basauriko Merkatarien Elkarteak antolatua.

Urtarrilak 5, igandea
12:30etan “Manoviva” txotxongiloen ikuskizuna Social Antzokian.

Arriba