Basauri

Gaur proiektatuko da Gartxot pelikula Pozokoetxeko Kultur Etxean

basauri_gartxot_pelikula

Arratsaldeko 19:00etan izango da proiekzioa. Ikusleen Saria irabazi du Sidneyko Auburn Film Festivalean eta Bordelen Pelikularik Onena jaso du. Gainera, munduko hainbat zinemaldietan aukeratua izan da.

Gaur estreinatuko dute Pozokoetxeko Kultur Etxean Asisko Urmenetak eta Juanjo Elordik 2011. urtean zuzendutako Gartxot, Konkista Aitzineko Konkista pelikula arratsaldeko 19:00etan.

Australiako Auburn International Film Festival-ean Ikusleen Saria irabazi zuen, eta Frantziako Les Nuits Magiques-en, ordea, Pelikularik Onena jaso zuen. Gainera, munduko hainbat zinemaldietan aukeratua izan da sail ofizialetan: Brazileko Animamundin, Bulgariako Golden Kukerren eta Varna WFAFilm-en, Italiako Kimera International Film Festival-ean, Portugaleko Cinaniman, Frantziako Cinenfance, eta baita Argentinako Animafestival-en ere.

{xtypo_info}GARTXOT – TRAILERRA{/xtypo_info}Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza eta fraide-gerlari beldugarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista.

 

Arriba