Basauri

Bazkide berriak bildu ditu Basauri Erdialdeko Auzo Elkarteak

Basauriko erdiguneko kalean batzen dituen elkarteak hainbat auzotar berri ordezkartuko ditu joan den igandean egindako izen-ematearen ostean.

Joan den igandean, Basauri Erdialdeko Auzo Elkartea bazkide berriak bilatzeko kalera atera zen. Bertan elkartean izenemateko interesa duten auzotarren alta berriak jaso zituzten.

Nagusia kaleko tarte luze bat, Begoñako Andra Mari kalea eta inguruko kaleek osatzen dute Basauri Erdialdeko Auzo Elkartea. Igandean auzotar asko gerturatu ziren izena ematera elkarteak jarritako txokora. Zuzendaritza batzordekideek elkarbizitza hobetzeko auzokideen kexak eta iradokizunak ere jaso zituzten.

Datozen asteetan alta berrien bilketarekin jarraituko du Elkarteak. Martxora begira, zuzendaritza batzordeak bazkideen asanblada orokorra egiteko asmoa du.

Arriba