Basauri

MAZ Basauri 2014: Russian Red, The Pains Of Being Pure At Heart, Zea Mays, Smile…

basauri_maz_basauri_2014_logo

Willis Drummond eta Señoresek osatzen dute kartela, kalean doan izango diren Novedades Carminha, Juanita y Los Feos, Ricardo Vicente, The Great Barrier, Ero, La Hora del Primate eta Txiki MAZarekin batera. Maiatzaren 17an, 24an eta 31n izango dira kontzertuak.

MAZ Basauri 2014ek badu jada kartela. Russian Red, The Pains Of Being Pure At Heart, Zea Mays, Smile, Willis Drummond eta Señores izango dira maiatzaren 17an, 24an eta 31n Basauriko Social Antzokian zuzenean ariko direnak. Anbizio handiko egitarau honek estatu mailako izenik esanguratsuenetako batzuk, etorkizun handia duten euskal taldeak, euskal pop-rock onenaren ordezkariak eta MAZ Basauriren historiako lehen talde atzerritarra batu dituzte, hirugarren ekitaldi honetan.

Gainera, aurreko urteetan ez bezala kontzertuak ostiraletan egin ordez hiru larunbatetan jarraian egingo direnez, egun bakoitza goizalderarte luzatzeko aukera egongo da Metro Bilbaok gau osoan etenik gabeko zerbitzua eskaintzen duelako. Horrela, Social Antzokia diskoteka erraldoi batean bilakatuko da horretarako We Are Standard eta El Columpio Asesino taldeetako kideak DJ modura ariko direlarik eta baita inguruan (indie, rock and roll, elektroaren edo dubsteparen eremuan) erreferentziazko diska jartzaileak diren hainbat izen ere. Las Tea Party, Planetaleta, Optigan1, Mr. Chase, Dino Velvet, Les Alsborregach eta Penny Lane DJ ere Basauriko antzokian izango dira. Hiru gauetan Metro Bilbaok zerbitzua izango du kontzertuetara gerturatzen direnen erosotasunerako.

Modu horretan, Basauriko Udaleko Gazteria Sailak finantzatutakoa eta bultzatutakoa den eta Social Antzokiaren eta NuncaMás! (kontzertuen sustatzailea) eta Ameba Kultur Elkartea (bi fm eta Bidebieta Irratia bezalako hedabideen kudeatzaile dena) bezalako kultur elkarteen elkarlanari esker egiten den jaialdi honek hazten jarraitzen du, aurreko ekitaldiek izan zuten arrakastaren ostean.

DOAKO EKITALDIAK ETA TXIKI MAZ ERE BAI


Baina MAZ Basauri 2014 ez da gauez eta Social Antzokiaren barruan soilik ospatuko. Aurten ere doako kontzertuak izango dira egunean zehar hiriko hainbat puntutan eta horren barruan kokatuko da Txiki MAZ ere, jaialdiak gaztetxoenentzat duen aurpegia, txikienei zuzendutako zuzeneko musika eta jarduera ezberdinak izango dituelarik.

Horrela, Novedades Carminha, Juanita y Los Feos, Ricardo Vicente, The Great Barrier, Ero eta La Hora del Primate taldeek kaleko kontzertu horiek eskainiko dituzte eta The Magic Teapot, Beatriz Catalán eta Álvaro Segovia (bere “ipuin musikalekin” (cuentos musicales) eta Soledad Carril (“Nikolasa eta Sumendia” ikuskizunarekin) ere ariko dira Txiki MAZen barruan.

 

SARRERA PREZIO ONEAN


MAZ Basaurik ordaindutako jarduerak eta doakoak uztartuko ditu aurten ere. Edozein kasutan, inor, diru kontuengatik, eskaintzen diren proposamenetakoren bat ikusi gabe ez geratzea da asmoa. Horrela, jada salgai dago 25 euroan soilik (banaketa gastuak erantsi behar zaizkio) egitarau osoaz gozatzeko aukera ematen duen bonua.

Jaialdiko egun bakoitzerako sarrerak ere eskuragarri daude. Lehen egunekoak, maiatzaren 17koak, soilik 10 euroko salneurria du (txarteldegian 12 balioko du) eta maiatzaren 24ko eta 31ko sarrerek 12 euro balioko dute (txarteldegian 15). Sarrerek egun bakoitzean Social Antzokian izango diren bi kontzertuetarako eta DJen hiru saioetarako eskubidea ematen dute.

Gainera, MAZ Basauri 2014k berriz ere poltsiko guztietara egokitzen diren salneurriak izango ditu Social Antzokiko barran, bertaratzen direnek ura, freskagarriak, garagardoa edo konbinatuak prezio egokietan aurkitu ditzaten, kontzertu aretoetan edo diskoteketan gertatzen ez den moduan.

 

MAZ BASAURI 2014 EGITARAUA


Maiatza/Mayo

SOCIAL ANTZOKIA

Sábado 17 Larunbata, 21:00
ZEA MAYS + WILLIS DRUMMOND
LAS TEA PARTY + PLANETALETA + LES ALSBORREGACH

Sábado 24 Larunbata, 21:00
RUSSIAN RED + SMILE
WE ARE STANDARD DJs + OPTIGAN1 + DINO VELVET

Sábado 31 Larunbata, 21:00
THE PAINS OF BEING PURE AT HEART + SEÑORES
EL COLUMPIO ASESINO DJs + MR. CHASE + PENNY LANE

Sarreren salneurria 10/12€ aldez aurretik erosita (www.socialantzokia.com, bbk.es eta Kutxabank kutxazainetan) eta 12/15€ Social Antzokiko txarteldegian* –  *Metro Bilbao > Geltokia: Basauri – Irteera: Basozelai

 

DOAKO EKINTZAK

Sábado 17 Larunbata
12:00etan, TXIKI MAZ: THE MAGIC TEAPOT + IPUIN ABESTUAK (CUENTOS CANTADOS) + SOLEDAD CARRIL (“NIKOLASA ETA SUMENDIA”)

19:00etan
ERO + LA HORA DEL PRIMATE

Sábado 24 Larunbata, 19:00
RICARDO VICENTE + THE GREAT BARRIER

Sábado 31 Larunbata, 19:00
JUANITA Y LOS FEOS + NOVEDADES CARMINHA

Arriba