Basauri

‘Kafkaren Aulkia’ ikuskizun musikatua martxoaren 19an Ibaigane Kultur Etxean

basauri_expoesia_kafkaren_aulkia_2014_2

Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariek, Mari Luz Esteban idazle basauriarrak eta Pello Ramirez musikariak aurkeztuko dute “Kafkaren aulkia” ikuskizuna, bertsoa eta literatura bat eginik, datorren martxoaren 19an 19:00etan Ibaigane Kultur Etxean.

Bertsoa eta literatura uztartuz, Mari Luz Esteban idazle basauriarrak, Andoni Egaña eta Uxue Alberdi bertsolariekin batera Kafkaren Aulkia emankizuna aukeztuko dute, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren laguntzarekin. Ordu eta erdi inguruko jardunean, hitza izango da ardatz nagusia. Hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa.

Bertsolarien jarduna inprobisatua izango da eta idazleak sorturiko errelatoan txertatuko da hark agindu ahala. Idazleak osatuko du emankizunaren ardatz izango den errelato nagusia, berak hautaturiko genero, molde eta tonuan. Narrazioak askotarikoak izango dira, idazle bakoitzaren estiloaren araberakoak: poema-errezitaldiak, ipuinak, hitzaldi literarioak, edo nobela bateko pasarte hautatuak.

 

Arriba