Basauri

BIDEOA // ‘Bagara’ abestia aurkeztu du Honat taldeak, Basauriko Cup Song bat

basauri_honat_2014_promo

Honat erromeria taldeak ‘Bagara’ abestia argitaratu du, Basauriren inguruko Cup Song erritmoan sortutako kanta Euskal Asteari begira. Hiru urtetan, hiru abesti plazaratu dira Basauriren inguruan: ‘Eskarabilera bila’, ‘Basaurin Be Bagara’ eta ‘Bagara’.

Basauri eta bere auzoek badute abesti berri bat. Datorren asteko Euskal Asteari begira, ‘Bagara’ kanta argitaratu du Honat erromeria musika taldeak. Izan ere, maiatzaren 12tik 18ra bitartean Euskal Astea ospatuko da Basaurin.

Ahotsa eta instrumentazioa musika taldeak berak sortu du Cup Song estiloari jarraituz. Cup Song abesti estiloa aspaldi ezaguna egin zen eta edalontzi batekin egindako soinu eta mugimenduak txaloekin batera sortzen duten melodia batean datza. ‘Bagara’ abesti ibilbide luzea izango du Basaurin. Izan ere, Euskarabila euskara elkarteak Basauriko eskoletako 3.600 umeekin grabatzeko asmoa du ‘Bizi Kirola Euskaraz’ egunean plazaratzeko, Honat taldearen kontzertuarekin batera.

Iñigo Arteagoitia Kareaga Goikoa eskola irakasleak idatzi ditu hitzak, Basauriko Bertso Eskolarekin batera. Honako hau da Honat taldeak egin duen bigarren abestia Basauri protagonista duena. Aurrenekoa, ‘Eskarabilera bila’ iaz entzungai izan genuena Basauri Sanfausto jaietan.

 

Arriba