Basauri

TRAILERRA // ‘Basauriko Herri Krosa’, 35 urte atletismoa indartzen

basauri_herri_krosa_2013_salida

Basauriko lasterketa jendetsuenak aurrera darrai. Orain dela 35 urte sortu zenetik, oinarri berak mantenduz: partehartzea sustatu, kirola egin eta giro ezinhobea sortu.

1978. urtean sortu zuen San Jose eskolako Ikasle Ohien Elkarteak Basauriko Herri Krosa. Egun helburu berak mantentzen ditu: egun bakar batean, kirola osasunez praktikatzeko gogoa duten umeak, gazteak eta helduak batu dituen lasterketa egitea.

Ordutik, Javi Landeta da Basauriko lasterketa jendetsuenaren arduraduna. Bidebieta Irratiak berarik hitz egin du 35 urte hauetako errepasoa egiteko asmoz. Orain trailerra dakarkizuegu, eta urriaren bukaeran, erreportaje osoa kaleratuko du Bidebieta Kulturak, Bidebieta Irratiaren atari kultura euskaldunak. Maider Ibáñez izan da erreportajearen zuzendari eta Ixatxak Kultur Elkartearen languntza izan du.

Arriba