Basauri

BIDEO // Basauriko Herri Krosa, 35 urte korrikan

basauri_herri_krosa_2014_javi_landeta

Basauriko lasterketarik jendetsuena da Herri Krosa. 35 urte bete ditu eta hasierako helburu eta arau berdinekin aurrera darrai. Ibilbide luzea labur-laburrean jastzen duen erreportajea argitaratu du Bidebieta Kulturak.

35 urte ditu Basauriko Herri Krosak. 36. lasterketa izango dute aurtengoa. Urtero bezala, azaroaren aurreneko igandean izango da eta Basauriko Artunduaga kiroldegian hasi eta bukatuko da. Jende gehien biltzen duen lasterketa da Herri Krosa: gaztetxoak, nagusiak, profesionalak edo kirolzaleak.

 

Bizkaiko lasterketarik zaharrenetakoena da ere bai. Iazko edizioa berezia izan zen, 35. urteurrena ospatu eta jende andana bildu zen Artunduagan. Javi Landeta da krosaren antolatzaile eta San Jose ikastetxeko Ikasle Ohien Elkarteko ordezkari. Izan ere, elkarte horrek izan zuen lasterketa sortzeko idea, orain dela 35 urte.

 

Arriba