Basauri

Toure detektibearen laugarren nobela martxan du Jon Arretxek

basauri jon arretxe 2015 ibaigane

[Jon Arretxe irakurleen galderei erantzuten // Bidebieta Irratia]

Ez da trilogia batean geldituko. Toure detektibearen istorioek aurrera egingo dute. Hala iragarri du Jon Arretxek Basauriko Ibaigane Kultur Etxean eskainitako ‘San Frantzisko beltza’ hitzaldian. Hogei bat lagun gerturatu dira idazle basauriarrak proposatutako bidaiara: Bilboko San Frantzisko auzoan barrena, tabernak, leku beltzak, klubak eta bertako biztanleak ezagutu argazkien eta bideoen bidez.

Trilogien moda eta beharra ez dagoela aldarrikatu du Arretxek. Gustora dago Toure pertsonaiarekin eta hiru libururekin ez du nahiko, gehiago du kontatzeko eta ikertzeko. Laugarren liburua bidean dagoela agertu du Arretxek. Istorioaren parte zabal bat Afrikan gertatuko dela esan du idazle basauriarrak eta dagoeneko liburua nahiko aurreratuta duela.

Basauriko Ibaigane Kultur Etxeko liburutegiak antolatu du Arretxeren ‘San Frantzisko beltza’ hitzaldia. Ez da antolatzen duten aurreneko, ez azkeneko hitzaldia izango. Ekainaren 3an, 19:30ean, ‘Trilogía del Baztan. Las sombras de la maternidad’ hitzaldia izango da Skolastikako Josune Muñozen eskutik.

BASAURI - JON ARRETXEREN 'SAN FRANTZISKO BELTZA'

basauri jon arretxe 2015 ibaigane

basauri jon arretxe 2015 ibaigane

Arriba