Etxebarri

Jose Migel Barandiaran eskolako ikasleek Bidebieta Irratian grabatu dute

Bidebieta Irratiak irrati-tailerrak eskaini dizkie Arizko Ikastolako (Basauri), Gandasegi eskolako (Galdakao) eta J.M. Barandiaran ikastetxeko (Etxebarri) 7 eta 9 urte bitarteko umeei.

Tailer hauek eman dutena irratiaren web orri berrian dauden bideo eta audioetan ikus daiteke. Umeek euren programa propioa egin dute irratian, eta Bidebieta Irratiak Basozelaiko Gizarte Etxean dituen estudioetan grabatu dute saio hori. Estudioetatik pasatzen azkenak Jose Migel Barandiaran eskolako ikasleak izan dira.

{vimeo width=”600″ height=”337″}5093680{/vimeo} 

“Umeek publikoaren aurrean hitz egiterako garaian beldurra gal dezaten ahalegintzen gara, mikrofonoak gertukoago senti ditzaten, taldean euren ideiak aurkeztera ohitu  daitezen… Ahoskera zuzentzea oso garrantzitsua dela uste dugu, ahotsa bideratzen jakitea, azken batean, publikoaren aurrean zuzen hitz egiten jakitea”, dio Jon Villapunek, ikastaroak eman dituen kazetariak.

Honako hau ez da Bidebieta Irratiak horrelako tailerrak eskaini dituen lehen aldia, eta ikastetxeen artean izan duten harrera onaren ondoren, datorren urtean ekimen honekin jarraitzeko asmoa dute. Ikastaro hauek doakoak izaten dira eskolentzat, Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sailaren diru-laguntza jasotzen baitute.

Arriba