Galdakao

Galdakaok Paopako aparkalekuko plazak zozketatu ditu, eta urrian gauza bera egingo du Lapurdikoekin

Galdakaoko Udalak Paopan eraikitako sustapen publikoko aparkalekuko 156 plaza zozketatu ditu. Plazak 40 urterako dira eta 14.000 euro balio dute.

Udalak Paopako aparkalekuko 156 plazen zozketa egin du. Zozketa honetan, onartutako 48 eskaerak sartu dira. plaza hauek 40 urteko kontzesio administratiboan esleitzen dira, 14.000 euroko salneurri bakarrarekin. Aparkalekuko plaza bat irabazi dutenen zerrenda Galdakaoko Udaleko web gunean ikus daiteke.

Lapurdiko aparkalekua
Lapurdiko aparkalekuko 257 plazen sustapen publikorako onartutako eskaeren zerrenda argitaratua dago. Irailaren amaiera aldera jarriko da ikusgai behin-betiko zerrenda, eta plaza hauen zozketa urriaren erdi aldera egingo da. Une honetan, 200 eskaera inguru daude Lapurdiko aparkaleku honetarako. Horietatik 170 inguru sartuko dira zozketan eskatzaile bakoitzari zein partzela esleituko zaion erabakitzeko. Gainontzeko eskaerei (lehenengo epea amaitu ostean aurkeztuak), aurkeztutako hurrenkeraren arabera dagokien partzela esleituko zaie. Lapurdiko aparkalekuko plaza hauek 40 urteko kontzesio administratiboan esleituko dira, 16.000 euroko salneurri bakarrarekin.

Bai Paopan baita Lapurdin ere, aurrez Laminarrieta eat Berezikoetxeko aparkalekuetako sustapen publikoetan gertatu bezala, Galdakaoko Udalak hainbat tramite jarriko ditu abian, orain 40 urterako partzela egokitu zaienek etorkizunean berau jabetzan erosteko aukera izan dezaten.  

Arriba