Galdakao

BIDEOA // Maialen Lujanbio Galdakaoko XV. Bertsolari Topaketan ariko da larunbatean

Maialen Lujanbio, Bertsolaritza Txapelketa Nagusiko irabazlea, Galdakaoko XV. Bertsolari Topaketan ariko da, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Aitor Mendiluze, Miren Amuriza eta Angel Mari Peñagarikano bertsolariekin batera.

Bertsolaritza Txapelketa Nagusia irabazi ostean, aurrenetariko saioa izango du Galdakaokoa Maialen Lujanbiok. XV. Bertsolari Topaketa larunbatean da, abenduaren 19an, 20:30ean, Torrezabal Kultur Etxean. Lujanbiorekin batera, joan den igandeko txapelketako finalean parte hartu zuten Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze ere arituko dira. Sarrerak dagoeneko salgai daude 4 eurotan eta bazkideentzako, Gazte txartela dutenentzako eta ikasleentzako 3 eurotan.

{youtube width=”600″ height=”337″}QZO4H0C7Dmk{/youtube}

16 urtetan, lau aldiz jarraian irabazi ostean, Andoni Egañak ezin izan zuen Maialen Lujanbiok baino puntu gehiago atera. Amets Arzallus bigarren izan zen, Unai Iturriaga bosgarren eta Aitor Mendiluze seigarren. Miren Amurizak, Xabier Amuriza idazle eta bertsolariaren 19 urteko alabak, oso maila ona eskaini zuen txapelketan, eta Angel Mari Peñagarikanok 30 urtetik gora daramatza plazaz plaza bertsotan.

Arriba