Galdakao

Adineko pertsonen III. Olinpiada Santa Crucesen egingo da eta 300 lagun baino gehiagok parte hartzea espero da

 

Bi ordutan zehar boloetan, igelaren jokoan edo petankan jokatuko dute, besteak beste. Jarduera guztiak Krutzeko plazan egingo dira, eta parte hartzeko ez da izena eman beharrik izango.

Irailaren 10etik 19ra bitartean ospatuko diren Galdakaoko jaietan egingo dira adineko pertsonentzako III. Joko Tradizionalen Olinpiadak; 2008an ospatu zen lehen edizioan 300 lagun inguruk hartu zuten parte. Aurten irailaren 15ean egingo dira, goizeko 11.00etan hasita. Galdakaoko Udaleko Adineko Pertsonen Dinamizaziorako Zerbitzuak bultzatu du ekimena.

BOLOAK, PETANKA, IGELAREN JOKOA, ARKU-TIROA, HOYOTEA ETA ZAZPI T’ERDI

Bi ordutan zehar joko tradizional ezberdinetan (Boloak, Petanka, Igelaren Jokoa, Arku-Tiroa, Hoyotea eta Zazpi t’erdi) aritzeko aukera eskainiko da, eta parte hartzea guztiz librea izango da. Horrez gain, Galdakaoko Adineko Pertsonen Zentroen Arteko Txapelketa ere ospatuko da. Oraingoz, sei zentrok parte hartuko dutela baieztatu dute, eta horiez gain, bakarka parte hartu nahi duten herritarrentzat ere ateak zabalik izango ditu txapelketa honek.

III. Olinpiada hauetako arauek dioten moduan, jokoetan parte hartzeko ez dago izena eman beharrik, bertara gerturatzearekin nahikoa da. Joko bakoitzean nahi adina bider parte hartu ahal izango da; pertsona batek joko batean parte hartzen duen bakoitzean txartel bat emango zaio dagokion kolorearekin. Bestetik, parte-hartzea saritzeko zozketa bat egingo da (zozketan sartu ahal izateko, sei jokoetako bakoitzean gutxienez behin parte hartu beharko da).

ZOZKETA HIRU SARIREKIN

Aurrekoetan bezala, hirugarren edizio honetan Zentroen Arteko Txapelketa bat jokatuko da Galdakaoko adineko pertsonen zentro ezberdinen artean, eta baita beste Bakarkako Txapelketa bat ere parte hartu nahi duten adineko pertsona guztien artean. Azken honetarako ez da beharrezkoa izango izena ematea, bertaratu eta parte hartzearekin nahikoa da, ongi pasatuz eta parte hartzaileen artean egingo diren zozketan parte hartuz. Zozketetako sariak honakoak izango dira: San Mamesera bisita kultural bat, Punta Luceron (Santurtzi) mendi ibilaldia eta Galdakaoko eta Usansoloko KZGuneetan informatika ikastaroak.

Arriba