Galdakao

Julen Gabiria galdakoztarrak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria

galdakao_julen_gabiria_2005

Nire aita ikusezina da nobela saritu du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Mikel Zarate sariak haur literatura jorratzen duten nobelak aintzat hartu eta onena 3.000 eurorekin saritzen du.

Julen Gabiria galdakoztarrak idatzitako Nire aita ikusezina da nobelak irabazi du Mikel Zarate haur literaturako saria. Halaxe erabaki du Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak. Gabiriak 3.000 euroko saria jasoko du eta liburua udazkenean kaleratuko da.

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak sortu zuten iaz sariketa hau, Lezamako seme eta euskal kulturako sortzaile eta bultzaglle izandako Mikel Zarateren omenez. Lehen urtean Asier Mendoza zarauztarrak jaso zuen saria Beste gu izeneko liburuarekin. Bigarren edizio honetan, berriz, aurkeztutako 19 lanen artean Gabiriarena hautatu du epaimahaiak aho batez.

Connemara gure bihotzetan eleberria izan zen Julen Gabiriaren estreinako lana, Igartza Sariaren lehen urteko irabazlea, eta haren ostean etorri ziren Han goitik itsasoa ikusten da nobela eta Metro bateko letrak haurrentzako kontakizuna. Horiez gain, hainbat itzulpen egin ditu, baita biografiak eta antzerkirako lanak ere.

Arriba