Galdakao

BIDEOA // Gaztelu eta Urreta eskoletako ikasleek euren irratsaioak grabatu dituzte Bidebieta Irratian

basauri_irrati_tb_ikastaroak_gaztelu_2014_

Basauriko Basozelai-Gaztelu eskolako eta Galdakaoko Urreta eskolako hirugarren mailako ikasleek Bidebieta Irratiak eskaintzen dituen ahozkotasun ikastaroetan parte hartu dute. Aurten, irratiaz gain, telebista ere erabili dute ikastaroek umeen hitz erraztasuna hobetzeko.

Seigarren urtez jarraian, 7 eta 9 urte bitarteko ikasle bizkaitarrei zuzendutako irrati eta telebista ikastaroak antolatu ditu Bidebieta Irratiak. Aurten, Basozelai-Gaztelu eskola (Basauri) eta Urreta eskola (Galdakao) izan dira parte hartzaileak. Abenduan hasi ziren eskola teoriko eta praktikoak eta urtarrilean bukatu dira ikastaroak. Ikasle talde bakoitzak euren irratsaio propioa grabatu dute Bidebieta Irratiak dituen estudioetan, Basauriko Gizarte Etxean. Ikastaroek Bizkaiko Foru Alduandiaren diru-laguntza jaso dute.

 

BASAURI – BASOZELAI-GAZTELU ESKOLA – 3. MAILA – 2013/2014 – JAITSI: IRRATSAIOA MP3 FORMATUAN

 

BASAURI – BASOZELAI-GAZTELU ESKOLA – 4. MAILA – 2013/2014 – JAITSI: IRRATSAIOA MP3 FORMATUAN

 

GALDAKAO – URRETA ESKOLA – 3D1 – 2013/2014 – JAITSI: IRRATSAIOA MP3 FORMATUAN

 

GALDAKAO – URRETA ESKOLA – 3D2 – 2013/2014 – JAITSI: IRRATSAIOA MP3 FORMATUAN

 

GALDAKAO – URRETA ESKOLA – 3D3 – 2013/2014 – JAITSI: IRRATSAIOA MP3 FORMATUAN

Arriba