Arrigorriaga

Bosteko 2010-ek Elena Goñiren, Ramon Perezen eta Ignacio Saezen lanak ekarriko ditu Arrigorriagara

Erakusketa martxoaren 8tik 31ra egongo da zabalik Abusuko Gizarte eta Kultur Zentroan, eta hiru artista garaikide euskaldunen margolanak, erretratuak eta argazkiak egongo dira ikusgai.

‘Bosteko’ erakusketak hiru artista garaikide euskaldunen lana aurkeztuko du martxoaren 8tik 31ra bitartean, Arrigorriagako Abusu-La Peña Gizarte eta Kultur Etxeko ekitaldi aretoan. Elena Goñi marrazkilari iruñearra, Ramon Perez egile bilbotarra eta Ignacio Saez margolari, erretratugile eta argazkilari galdakoztarra dira hautaturiko hiru artistak.

‘Bosteko’ arte-ekimenaren helburua diziplina ezberdinetako arte plastikoak lantzen dituzten egile euskaldunen lana Bizkaiko herrietan zabaltzea da; aurten hamahirugarrenez ospatuko da.

Horrela, hiru astetan zehar, Abusuko ekitaldi aretoan artista bakoitzaren hiruzpalau lan ikus daitezke, bakoitzaren estiloaren adierazgarri direnak. Hiru solaskide dituen elkarrizketan dihardute hiru egileek, bakoitzaren ahotsa eta ñabardurak agerrararaziz.

ELENA GOÑI

Askok eta askok bere erretratuengatik ezagutzen dute Elena Goñi, bere lanaren zati oso garrantzitsu dira. Bere inguruko jendea erretratatzen du, eta lotura zuzena ezartzen du horiekin, erretratatzen dituen horien bidez bere burua errepresentatzen baitu.

RAMÓN PEREZ

Margolari bezala ibilibide luzeenetarikoa duen euskal egileetako bat da Ramón Pérez, bere lanaren errekonozimendu gisa estatu mailan sari asko jaso dituena. Kasu honetan ere, erretratuak bere lanaren ezaugarri dira. Perezek hainbat autoerretratu aukeratu ditu Arrigorriagako erakusketarako, horietan bere aurpegia ikus daiteke, taimana handiko formatuan.

IGNACIO SÁEZ

Ignacio Saezen margolan eta argazkiek lan introspektiboa erakusten dute, margolaritzan eta argazkigintzan sakontzen duena. Bi diziplina hauen bidez bere bizitza eta kezkak kontatzen ditu. 

Arriba