Basauri

BEREZIA // Bidebieta Irratia Sanfaustoetako 30 bat ekitalditan izango da

Urriaren 10ean, larunbatean, 18:30etan hasiko da ‘San Fausto 2009 Berezia’. Irratsaio horretan jaien hasiera zuzenean emitituko da. Halaber, festek iraungo duten bederatzi egunetan, Jon Villapun kazetaria eta Garikoitz Grijalbo kamara Basauriko Sanfaustoetako ekitaldi garrantzitsuenetan izango dira.

Bideo-kamera bizkargainean eta mikrofonoa eskuan, Bidebieta Irratia Basauriko Sanfaustoetako 30 bat ekitaldiri buruz berri emango du. Egunero grabatutako bideoak webgunean argitaratuko dira. Bidebieta Irratiak hainbat ekitalditan izango da, besteak beste, jaien hasiera, Baskonia eta Lagun onak-en arteko futbol partidua, alkate txikien aurkezpena, Santuaren prozesioa eta koadrillen bazkaria. Eduki hauek guztiak ‘Bizkaia al día’ albistegian (astelehentik ostiralera, 14:00etan eta 21:00etan) eta www.bidebietairratia.com webgunean argitaratuko dira.

ETBko albistegietan eta Berria egunkarian lan egin duen Jon Villapun kazetaria, eta El Social aldizkariko argazkilaria eta azken sei urtetan Basauriko festak gertutik jarraitu dituen Garikoitz Grijalbo kamera izango dira Bidebieta Irratiaren telebista osatuko duten taldea. Joseba Vegas ‘San Fausto 2009 Berezia’ irratsaioaren esataria izango da eta, urtero bezala, Omar Lopez kazetaria udaletxean gertatuko dena zuzenean kontatuko du. Ekoizpen eta errealizazio lanetan Ibai Villapun kazetaria izango da.

 

Arriba