Basauri

Euskarabilaren ipuin erotikoen lehiaketak 15 urte bete ditu literatura sustatzen

LEHIAKETAREN OINARRIAK JAITSI. Euskarabilak 1.250 € banatuko ditu aurtengo Ipuin erotikoen lehiaketan, iaz baino 250 € gehiago. Lanak aurkezteko azken eguna apirilaren 23a da.

15 urte ipuin erotikoz beteta. Hori da Euskarabila Euskara Elkarteak egin duen ibilbidea literatura erotikoan barrena. Urteak eta edizioak arrera, lehiaketak gero eta idazle gehiagoren lanak jaso ditu. Aurtengoan, 1.250 € banatuko ditu Euskarabilak irabazleen artean, iaz baino 250 € gehiago. Lehenengo saria jasotzen duenak 600 € eramango ditu, bigarren onenak 400 € eta Basauriko onenak 250 €.

Lehiaketan parte hartzeko oinarriak dagoeneko kalean dira. Lan guztiak aurrez argitaratu gabeak eta euskaraz idatziak izan behar dute. Luzeraz, bi eta hamar orrialde artekoak. Aurtengo edizioan, 1994an edo lehenago jaiotakoek parte hartu dezakete. Lan aurkezteko azken eguna apirilaren 23a izango da.

MAIATZAK 25, SARI BANAKETA

Rafa Ugaldek, Uxue Alberdik eta Harkaitz Zubirik osatuko dute epaimahaia. Irabazleen izenak maiatzaren 25eko sari banaketan jakingo dira, irabazleak bertan direlarik. Oinarrietan adierazten denez, saritutako lanak Euskarabila elkartearen eta Txalaparta argitaletxearen esku geratuko dira, etorkizunean argitaratzeko asmoz.

Lanak bildatzeko bi bide daude: batetik, EUSKARABILA IPUIN EROTIKOEN 15. LEHIAKETA. Euskarabila Elkartea 146 PK – 48970 Basauri (Bizkaia) helbidera bidalketa gutun bidez egitea; eta, bestetik, euskarabila@topagunea.com helbide elektronikora bildatzea.

 

Arriba