Basauriko hainbat euskalzale bildu dira denda barruan Biok liburudendari agurra emateko. Otsailetik aurrera, saltoki berria irekiko du Elkarrek, Basaurin irekiko duen lehena.
Basauriko euskal kulturaren erreferente izan da urte askotan. Datorren urtarrilaren 23an agur esango digu Biok liburudendak. Bertan, Elkar kateak denda berria irekiko du, orain arte ez baitu Basaurin saltokirik izan. Joan den asteazkenean, hilaren 11an, herriko hainbat euskalzale Biok liburudendan batu ziren opari eta guzti: Bi zatitan banatutako bustinezko pieza bat jaso zuten denda arduradun diren bi ahizpek urteetan egin duten lanagatik. Omenaldian izan zirenen artean, Jon Arretxe idazle basauriarra eta Euskarabila Basauriko Euskaldunon Elkarteako kideak.
