Basauri

Leire Palacios basauriarrak irabazi du Biblogari 2013 lehiaketako blog pertsonal onenaren saria

Literatura, musika edota eguneroko sentimenduak batzen dituen bloga sortu du Leire Palaciosek, astero post txukunez elikatzen duena. Begoña Altunaren izan da Blog tematiko onena eta Asier Luzarragarena taldeko blogik onena.

“Literatura, eguneroko zaurgarritasun kosmopolita, liburuen amnesiak, metamorfosiak, bidaiak, sentimentuen lekualdatzeak, utopiak, musika… denetarik eta espero ez dena ere idatzi du egile txukun honek”. Horrela definitu du Biblogari 2013 lehiaketako epaimahaiak anniesdelmono.wordpress.com bloga, alegia, Leire Palacios basauriarraren gunea. Blog pertsonal onenaren saria jaso du gaur.

Bilboko Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean, Nontzeberri kultura atariak Bilblogari Bilbo Handiko 15 eta 35 urte bitarteko gazte euskaldunei zuzenduriko blog lehiaketa da. Lehiaketaren helburua da euskara, gazteak eta teknologia berriak batera sustatzea, gazteen artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.

Aurten, hiru sari izan dira: blog tematiko onena (Begoña Altuna – http://gozatu.wordpress.com), blog pertsonal onena (Leire Palacios – http://anniesdelmono.wordpress.com) eta taldeko blogik onena (Asier Luzarraga Garbisu – http://mikropilula.blogspot.com.es)

Arriba