Basauri

TRAILERRA // Basauriko 1983ko uholdeei buruzko dokumentalaren aurrerapena ikusgai

basauri_inundaciones83_reportaje2

1983ko abuztuaren 26an Basauri hondatu zuten uholdeei buruzko dokumentalaren aurrerapena dagoeneko ikusgai dago. Momentu hartako udaleko bi ordezkarik, diputatu batek eta afektatu batek nola bizi izan zituzten kontatzen dute. Otsailaren 26an aurkeztuko da erreportajea bere osotasunean.

Bidebieta Irratiak 1983ko Uholdeei buruzko dokumentalaren aurrerapen bat luzatzen du. Carlos Berrocal eta Pedro Pérez de Mendiola, une haietako alkateak eta zinegotziak; Federico Bergaretxe, Nerbioi-Ibaizabal udalerrietarako laguntza erraztearen arduradun zen Bizkaiko Lehendakaritza diputatuak; eta Manuel Dionisio «Dioni» langileak bat egiten dute erreportajean bizi izan zutena kontatzeko. Otsailaren 26an estreinatuko da dokumentala bere osotasunean, hondamendia gertatu eta hogeita hamar urte eta sei hilabeteren ostean.

Arriba