Bidebieta Kulturak ‘Basauri Urez Gainezka’ aurkezten du, 1983ko abuztuaren 26an Basaurin gertatu ziren uholeei buruzko gogoetak elkartzen dituen dokumentala. Bertan, udaleko bi ordezkarik, diputatu batek eta auzokide batek parte hartzen dute.
Bidebieta Irratiak 1983an Basauri suntsitu zuten uholdeei buruzko dokumentala aurkezten du, hondamendia gertatu eta hogeita hamar urte eta sei hilabeteren ostean. Erreportajean Carlos Berrocal alkateak, Pedro Pérez de Mendiola zinegotziak, Federico Bergaretxe Bizkaiko Aldundiko diputatu eta Nerbioi-Ibaizabal udalerrietarako laguntza erraztearen arduradunak eta Manuel Dionisio “Dioni” auzolagunak parte hartzen dute, egun haietan bizi izan zutena kontatzen. Grabaketak azaroan Arizko Dorretxean izan zen mahai-ingurukoak dira, ‘Basauri Urez Gainezka’ erakusketa aurkezten zen bitartean.
Dokumentala euskarazko azpitituluekin publikatuta dago, baita gaztelerazko bertsio osotuan ere. Bata zein bestea www.bidebietakultura.com-en deskargatu daitezke, Bidebieta Irratiak egin dituen beste dokumentalekin batera.
BASAURI UREZ GAINEZKA – DOKUMENTALA – BIDEBIETA KULTURA
