Urriaren 6an izango da aurkezpena, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean. Bertan, lehenengo alea banatuko dute eta proiektuaren nondik norakoak azalduko dituzte. Basauriko Euskara Alhoku Batzordearen laguntzarekin sortu da hedabidea.
Euskara hutsezko komunikabide berria du Hego Uribe eskualdeak: Geuria. Hedabideak bi euskarri izango ditu: hilero banatu duten aldizkari bat eta horren atari digitala. Horietan Basauri, Galdakao, Arrigorriaga, Etxebarri eta Zaratamoko berriak, erreportajeak eta elkarrizketak landuko dituzte. Albisteez gain, iritzien presentzia handia izango da, baita agenda eta aisiarena ere.
Aurkezpena urriaren 6an izango da Basauriko Ibaigane Kultur Etxean 19:00etan. Bertan lehenengo alea banatuko dute eta webgunearen nondik norakoak azalduko dituzte. Dagoeneko facebooken orrialdea eta twitter kontua aurkeztu ditu Geuriak. Arduradunek hedabide berriaren ezaugarriak azalduko dituzte eta herritarrek bertan nola parte har dezaketen ere argituko dute. Aurkezpenaren ostean mokadutxo bat hartzeko aukera izango dute bertaratuek.
GEURIA – HEGO URIBEKO HERRI KOMUNIKABIDEAREN AURKEZPENA
