Basauri

Txus Martin preso basauriarraren egoera salatzeko Elkartasun Martxa antolatu dute larunbatean

basauri_txus_martin_benta_1

Basauriko preso gaixoaren senide eta lagunek kontzentrazioa egingo dute Zaballako espetxean 11:30ean. Txus Martinen egoera salatu, askatasuna eskatu eta Basauriko sanfausto jaietan egon dadin aldarrikatuko dute. Irteera 10:15etan izango da San Jose ikastetxean.

Larunbat honetan, urriaren 11an, Basauriko sanfausto jaien harira, Txus Martin presoaren senide eta lagunek kontzentrazioa egingo dute Zaballako espetxean 11:30ean. Preso basauriarrak 2011ko abenduaren 12tik bertan dago oso gaixotasun larria duen arren. Hori dela eta, Elkartasun Martxa honetan Txus Martinen egoera salatuko dute bertaratutakoek, baita bere askatasuna exigitu eta Basauriko Jaietan nahi dutela aldarrikatu ere. Irteera 10:15etan izango da Basauriko San Jose ikastetxean.

ELKARTASUN MARTXA ZABALLARA


basauri_txus_martin_martxa_2014

Arriba