Basauri

‘Ramone’ txiki batek iragartzen du Txiki MAZ Basauri

basauri maz 2015 txiki maz kartela

[Txiki MAZen aurtengo kartela // MAZ Basauri]

MAZ Basauri jaialdiak antolatuta, umeei zuzendutako rock eguna da Txiki MAZ. Maiatzaren 23an, larunbatean, jardunaldia eguerdian hasiko da Txiki MAZekin, MUNLET Mendaroko electro-punk bikoteak emango du kontzertu nagusia bere EP5 disko berria aurkeztuz. R’n’R High School ikuskizunean, ordea, rockaren historiari errepasoa egingo zaio abesti arrakastatsuenen, dantza mota ezberdinen eta hainbat bitxikeriaren bitartez.

Arriba