Galdakao

Amets Arzallus bertsolariak Galdakaoko Bertso Jaialdian parte hartuko du abenduaren 22an

amets_arzallus_btn_2013

Bertsolari Txapelketa Nagusiko garailea, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza elkartuko dira igandean Torrezabal Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Sarrerak sei eurotan daude. Bazkideek, ikasleek eta gazte txartela dutenek lau euro t’erdi ordainduko dute.

Urtero bezala, Galdakaok Bertso Saioa antolatu du Gabonetako programaren barruan, eta aurten are erakargarriago egingo duen bertsolaria ekarri dute: Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazle izan den Amets Arzallus. Txapeldun hendaiarrarekin batera, Andoni Egaña, Fredi Paia, Jon Maia, Maialen Lujanbio eta Igor Elortza arituko dira bertsotan, Arkaitz Estiballes gai-jartzaile izango den bitartean.

Hitzordua abenduaren 22an izango da arratsaldeko 18:30ean Torrezabal Kultur Etxean, sei euro ordainduta. Bazkideek, gazte txartela dutenek eta ikasleek lau euro t’erditan izango dituzte sarrerak.

 

Arriba