Basauri

Apirilaren 2an aurkeztuko dute Gure Esku Dago dinamika Basauriko Ibaigane Kultur Etxean

basauri_gure_esku_dago_2014_aurkezpena_ibaigane

Basaurin egingo diren hitzaldiak, moskaiko erraldoia eta bazkari herrikoiaren berri emango du Gure Esku Basaurik datorren asteazkenean, Ibaigane Kultur Etxean. Era berean, ekainaren 8ko gizakatearen dinamika azalduko du.

“Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen alde lan egiten duen dinamika herritarra da Gure Esku Dago”, azaldu dute antolatzaileek: “Ekimenaren helburu nagusiena da eskubide honen inguruan herritarren atxikimendu pertsonalak metatzea eta antolatzea da”.

Joan den otsiailean egindako aurkezpenaren ondoren, datorren astean, apirilaren 2an ekimenaren nondik norakoak ezagutaraziko dira, Basauriko Ibaigane Kultur Etxean 19:00tan. Dinamikak honek izango duen ekitaldi nagusia ere aurkeztuko dute: gizakatea, alegia, datorren ekainaren 8an Durango eta Iruñea elkartuko dituen 123 kilometroko gizakatea egingo dute 50.000 lagunetik gora.

Gure Esku Basauri-ko antolatzaileek iritzi diotenez, “jendartean dagoen beharrari aukera eman eta ezberdinen arteko konplizitatea bilatzeko sortutako dinamika da hau. Horrela, eta aniztasuna eta askotarikotasuna printzipiotzat hartuta, begirunezko jokaera integratzailetik abiatutako ekintza bateratu eta eraginkorrerako jokaleku egoki eta erosoa sustatu nahi dugu”.

IÑAKI ZARRAOA ETA ZELAI NIKOLAS, HIZLARI

Era berean, Gure Esku Dago Basaurik, hainbat ekimen antolatu ditu datozen hilabeteetarako, betiere, Ekainaren 8ra begira. Aipatzekoak dira besteak beste, datorren apirilaren 9an, Getxoko alkate ohiak, Iñaki Zarraoak, eta Zelai Nikolas legelariak erabakitzeko eskubidearen inguruan eskainiko duten hitzaldia, maiatzaren 17an egingo den mosaiko erraldoia eta ekainaren 8ko hitzordua baino astebete lehenago egingo den bazkari herrikoia.

Arriba