Basauri

BIDEOA // Arizko dorretxea beteta, Maisu Mikelen memorien aurkezpenean Basaurin

Arizko dorretxea jendez lepo izan zen Mikel Arginarena Basauriko ikastolako irakasle ohiaren ‘Neronek bizi izandakoa’ liburuaren aurkezpenean.

‘Neronek bizi izandakoa’ (Utriusque Vasconiae, 2014) liburua aurkeztu zuen atzo Mikel Arginarenak Basaurin. Arizko ikastolako lehen irakasleetakoa izandakoa eta ‘Maisu Mikel’ bezala ezaguna orduko ikasle eta egungo nagusien artean, Mikel Arginarena pozik agertu zen. Arizko dorretxeko bigarren solairua txiki gelditu zen bildutako jende multzoarentzako: irakasleak, ikasleak eta lagunak, batik bat.

70 urte beteta eta dagoeneko erretiroa hartuta, bere oroitzapenak liburu batean argitaratzeko beharra sentitu du ‘Maisu Mikel’ek. Horretan ere asko lagundu dio Paulo Iztuetak, Utriusque Vasconiae argitaletxeko editore eta lagun minak. Arginarenarekin batera mahaian jesarrita honako hauek izan ziren: Cristina Mardaras, Arizko ikastolako lehen andereñoa; Paulo Iztueta, Utriusque Vasconiae argitaletxeko editorea; Jose Mari Bustintza, Arizko ikastolako guraso ohia; eta Agurtzane Emaldi, Arizko ikastolako ikasle ohia eta moderatzaile lanak egin zituena.


MIKEL ARGINARENAREN PROFILA

Beharrak eragindako auzolanetik sortu zen Arizko ikastola eta bertan izan zen Mikel Arginarena (Errazkin, Nafarria, 1943), beste irakasle, guraso eta ikasleren artean. Aurretik, Tolosako sakramentinoetan ikasketak egin zituen eta ondoren Filosofia eta teologian lizentziatu zen. Hala ere, kritikoa izan da beti Elizaren irakaspenekin eta gizartearen egiturarekin.

Arriba